Astearte honetan, martxoak 16, "Bizkaiko historia hurbilean aurrekaririk ez duen gertaera baten lekuko" izango gara,
Lantzarteko Auzokide Elkarteak bere bitakoran azaldu duenez. Bihar, 19:30etik aurrera egingo dute ezohiko osoko bilkuran, 2009ko ekainean aurkeztu eta urrian izapidetzeko onartua izan zen herri ekimena bozkatuko du Berangoko Udalbatzak. Botoa emateko eskubidea duten 990 berangoztarrek (biztanleen %15 baino gehiago) babestu zuten iniziatiba, Lantzarten etxebizitzak eraiki beharrean, aipatu gunea erabilera publikorako izan dadila eskatzeko asmoz. Bestalde,
Herrigintza Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) aurkeztutako alegazioak ebatzi eta HAPO bera behin-behinekoz onartuko omen dute udal batzarrean, auzokideen arabera. Gauzak horrela, herritar guztiak osoko bilkurara joatera deitu ditu Lantzarteko Auzokide Elkarteak, "euren hirigintza planteamenduen aurka gaudela argi uzteko". Argazkian, dozenaka herritarrek izenpetu zuten HAPOren aurka
Berango Eraikitzen herri plataformak egindako idazkia / Berango Eraikitzen.