Hainbat hilabete mobilizazioak egiten eman ostean, Urazka enpresarekin hitzarmena adostu dute
Sopelako Udalarentzat lan egiten duten kale-garbitzaileek. Horren bitartez, lau urteko epean, beste udalerrietan lan horretan diharduten beharginek kobratzen dutena jasoko dute,
Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Horretaz gain, postua ez dute galduko egun lan-taldea osatzen dute 13 lagunek. Gatazka ez da berria: orain lau urte Cespa enpresari eman zioten Sopelako kaleak garbitzeko ardura. Horrek, baina, ez zuen langile sopeloztarren soldata beste udalerrietan diharduten enpresa bereko beharginek kobratzen dutenarekin berdindu. Hori, minusbaliatuak direlako omen zen ere aurpegiratu zioten Cespari. Abendu eta urtarrilean elkarretaratzeak eta manifestazioak areagotu ostean, otsaileko osoko bilkuran, Sopelako Udalbatzak behin betiko onartu zuen Urazka arduratzea kaleak garbitzeaz. Argazkian, Sopelako kale-garbitzaileetako bat / © Sopela.net.