Plentziako O.Z.P. 32 urteko gizonezkoa hil da gaur, Castron (Santander, Espainia), A-8 errepidean izandako auto istripuan. Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, goizeko 6:35 aldera izan da ezbeharra, Bilborako noranzkoan, A-8ko 149,200 kilometroan. Plentziarraren ibilgailuak horma bat jo du, errepidetik irten ostean. Gaztea, Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman dute eta 10:30 inguruan zendu da, zauri larrien ondorioz. Auto ilarak ere eragin ditu istripuak. Joan den ostiralean, Sopelako J.L.E.G. 60 urteko gizonezkoa hil zen, Nafarroako Baztan udalerriko Oronoz herrian, auto istripu batean. Argazkian, Leioan izandako auto istripu bat / © Leioa.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!