A Coruña aldeko Curtis espetxera egin dute martxa asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 16a, 17:43

Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, joan den asteburuan martxa egin zuten A Coruña aldeko Curtis-Teixeiro espetxera. Larunbatean, martxoak 13, goizeko 9ak aldera, 44 pertsona batu ziren kartzela barruan pankartekin, zuzendariari gutun bat emateko asmoz. "Guardia Zibila sartu eta, denak identifikatu ondoren, desordena publikoak egotzita, isuna jasoko zietela" esan zieten, salatu du Etxeratek. Ondoren, Obradoiro plazara abiatu ziren kartelada egiteko eta "horko jendearen elkartasuna" jaso zuten, euskal preso politikoen senideek adierazi dutenez. Hala ere, "polizia espainolak agertu ziren eta pankartan zeudenak eta banderatxoak zituztenak identifikatu zituzten", gaineratu dutenez. Arratsaldean, espetxera bueltatu ziren, sartu barik, eta ordubete egon ziren megafoniarekin. Orotara, 8 aurrez aurreko bisita galdu ziren. Besteak beste, aipatu kartzelan dira Sergio Polo sopeloztarra eta Irantzu Gallastegi berangoztarra, azken hori bere alaba Aranerekin. Argazkian, espetxe barruan ere protestak egin dituzte, Darokan gose greban egon den Pagoa Zulueta kasu, pasa den martxoaren 5ean Leioan salatu zutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun