Azken egunotan egunkarien orrialdeetara bueltatu da berriro Falange y Tradicion auzia. Horren instrukzioa Espainiako Auzitegi Nazionalak hartzea eskatu zion Gorenari, joan den astean, Maria Paz Benito Oses Iruñeko 3. Instrukzio aretoko epaileak, bere ustez, "nahiko zantzu daudelako" eskuin muturreko bost atxilotuei Zigor Kodean jasota datozen terrorismo delituak egozteko: "Asmo subertsibo argia duten askotariko ekintza bortitzen aurrean gaude. Eskuin muturreko erakunde antolatu, egonkor, armatua da, irauteko bokazioa eta hierarkia bat dituena". Aldiz, Auzitegi Nazionalak dio delitu komunak baino ez direla. Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki beharko du zeinek epaituko dituen. Gauzak horrela, atzo bertan, "legearen aplikazioa ez dela guztiontzat berdina argi" geratu dela salatu zuten Falange y Tradicion taldeak egindako indarkeria ekintzen hainbat biktimek, Auzitegi Nazionala "euskal herritarrak jazartzeko epaitegi berezi" bat dela azpimarratuz,
"Gara" kazetak gaurko alean (espainolez) luze eta zabal azaldu duenez. Argazkian, sumarioan jasotzen denez, eskuin muturreko taldeak beregain hartu zuen Zigor eta Arkaitz Goikoetxea presoen (orduan Arkaitz baino ez zegoen espetxean)
aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriak izan zuen erasoa.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.