Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, astelehena, arratsaldeko lehen orduetan, Getxo udalerriko banketxe bateko segurtasun-kutxak indarra erabiliz zabaldu eta lapurreta egitea egotzita. Lapurtutakoa berreskuratzea lortu dute, Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zehaztu duenez. Atzo eguerdiko 12ak jota zirela Ertzaintza ohartarazi zuten, Getxoko banketxe batean lapurreta egin ari zirela eta. Polizia iturrien arabera, bezero bat banketxeko segurtasun-kutxak dauden eremuan sartu zen eta, hura bulegotik irten zenean, salatzaileak ohartu ziren sei kutxa indarrez zabalduta zeudela. Kutxa horiek beste bezero batzuenak ziren. Ikerketa abiatu zuten jarraian, susmagarria aurkitzeko. Denbora gutxira, usteko lapurra aurkitu eta atxilotu zuten, beharrezko egiaztapenak burutu ostean. Gizonezkoari banketxean lapurtutakoa (dirua kopuru handi bat eta bitxiak) atzeman zioten ertzainek, Herrizaingo Sailak dionez. Datozen orduotan, atxilotua Agintaritza Judizialaren aurrera eramango dute.