Alkoholemian positibo eman zuten 15 gidarik, joan den asteburuan Getxoko Udaltzaingoak egindako kontroletan, udal iturrien arabera. Horietatik 3 atxilotu eta epailearen esku utzi dituzte, bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita, epaiketa arinaren sistemaren bidez. Beste 12 gidarien kontrako administratibo-salaketa bana jarri dute, Zirkulazio Arautegi Orokorrak ezarritako alkoholemia tasa gainditzeagatik. Oraingoan, kontrol ugari Itzubaltzeta / Romon burutu dituzte poliziek, "bertako auzokideek Auzoz-auzo programaren barruan Getxoko alkatearekin izandako bileran agertutako eskaerei erantzuteko", aipatu dutenez. Udaltzainen presentzia areagotu da, bai oinez, bai ibilgailuz. Aipatu 15 emaitza positibotatik 6 Romon izan dira. Alkoholemia tasa gainditzeagatik jarritako salaketetarako, 302 eta 602 euroen arteko zigorra aurreikusten du Zirkulazio Arautegi Orokorrak; baita gida-baimenaren 4 edo 6 puntu kentzea erre. Epaileek erabakitzen dute zigorra. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroa / © Getxo.net.