Frantziako polizia bat hil eta beste bat zauritu irten zen atzo iluntzean Dammarie-les-Lys herrian (Seine-et-Marne departamentuan, Parisetik hego-ekialdean) izandako tiroketa batean. Poliziak Joseba Fernandez Aspurz bezala identifikatu duten euskal herritarra atxilotu zuen gertaeretan, beste bost pertsona ihes egin zutela. Gauzak horrela, ETAri leporatu diote Jean-Serge Nerin 53 urteko poliziaren hilketa. Tiroketa iluntzean jazo zen auto erabilien salmenta tailer baten ondoan. Ez dago argi ustezko etakideak kontrol batean gelditu ostean edo autoak lapurtzen ari zirela harrapatzean piztu zen tiroketa. Jakina dena da balen aurkako txalekoa izan arren, Serge poliziak besapetik sartu eta bularrera heldu zen bala bat jaso zuela, zauri larriak eragin zizkiona. Ospitalera eraman eta ordu batera hil zen. ETAren egiletza baieztatuz gero, lehenengo aldia litzateke erakunde armatuak Frantziako segurtasun indarretako polizia bat hil duena. Era berean, ezker abertzaleak bortxakeriarik gabeko borroka politikoren aldeko apustua egin osteko ETAren lehenengo biktima litzateke. Argazkian, Frantziako polizia baten artxiboko irudia / cc-by
Motorpsykhos.