Ostiralean lehenengo hiru lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Bilboko San Adrian auzoan, sareko arduradunak garraiolari biri 380 haxix kiloengatik 95.000 euro ordaintzen zizkionean. Ordu batzuetara, sareko nagusiaren senide bat atzeman zuten diru kopuru handiz Malagarantz zihoala. Larunbatean, berriz, Leioako pisua arakatu zuten, beste 95.000 euro topatuz.
Portugaleteko lonja batean, ordea, 250 kilo haxix eta droga garraiatzeko moldatutako auto bat topatu zuten. Kotxean bertan beste 50 kilo droga zeuden. Egun berean, erakundeko beste bi partaide atxilotu zituzten. Zazpi gizonezkoak, lau Marokokoak eta beste hiru Espainiako dokumentazioarekin, datozen orduotan igaroko dira guardia epailearen aurretik. Horietaz gain, beste lau pertsonen aurkako salaketa jarri du Ertzaintzak.