[cc-by
Paul Rios]
EFE albiste agentziak akats larria burutu du Joseba Fernandez Aspurz, polizia frantses bat ustez hil egin duena, Joseba Fernandez Izquierda Anticapitalista-ko militantearekin
nahastean. Aurretik Ezker Batuko kidea izateagatik ezagutzen dut Fernandez. Elkarrik antolatutako mahai-inguru batetik atera dute aipatu agentziak bart zabaldu duen argazkia. Ekimen hartan, gazte erakundeek hartu zuten parte. Bere argazkia egunkari guztietan topatu duen Josebari nire babes osoa bidali nahi diot
hemendik. Zalantza barik, bere ohorea lehengoratua izan beharko da, eta erabat legitimatuta dago kalte-ordainak eskatzeko. Era berean,
Facebook-eko bere profiletik pasatzera eta zuen babesa agertzera gonbidatzen zaituztet. Oharra: goizean zehar Frantzian polizia erail izanaz ditudan hausnarketak argitaratuko ditut. Argazkian, Efe albiste agentziak akatsaren berri emateko zabaldutako oharra / © EFE.