Bakearen Aldeko Koordinakundeak dozenaka elkarretaratze deitu ditu Hego Euskal Herrian, tartean zortzi Uribe Kostan eta Erandion. Bart iluntzean Parisko hego-ekialdean tiroketa batean hildako polizia frantsesa gogoan egingo dira aipatutako kontzentrazio isilak. Ekimen horren bidez, "ETAri bere jarduerari behin betiko utz diezaion" beste behin ere exijitu nahi dio BAKek. Koordinakundearen hitzetan, "50 urtetan, ETAk mina eta oinazea baino ez du ekarri". Ildo horretan, gizarteari deia egin dio elkarretaratzeetan parte har dezan, besteak beste, Jean-Serge Nerin polizia zenaren familia eta lankideei elkartasuna adierazteko. Argazkian, BAKek ETAren aurka egindako aurreko mobilizazio bat / cc-by-sa Christian Gonzalez Garcia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!