Gaztehgam Euskal Herriko gazteria gay-les askapen mugimenduak antolatuta, larunbat honetan, martxoak 20, Sexu Askatasunaren Aldeko Jardunaldia hartuko du Algortak. Gauzak horrela, 17:00etatik aurrera, lesbianen mugimenduaren sorreraren inguruko hitzaldia izango da Aldai patronatuan, Karitate kaleko 1. atarian. Horren ostean, tuppersex saioa egingo dute toki berean, sexu heziketa ere lantzeko asmoz. Hori bukatuta, berriz, jai giroan murgilduko dira. Teoria gaiak alde batera utzi eta triki-poteo zein bertso-afariaz (21:00etan, 10 euroren truke) gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Festarekin jarraitzeko asmoz, Pakoak taldearen ikuskizuna ere izango da. Izena eman nahi dutenek e-posta bidez edukiko dute horretarako aukera ondoko helbide elektronikoen bidez:
ehgambizkaia[abildua]gmail.com eta
gaztehgam[abildua]gmail.com. Ondoko telefono zenbakia ere jarri dute eskura: 605 712 263. Argazkia: cc-by-nc
Erprofe.