ETAri eta bi estatuei "prozesuarekiko konpromiso zehatzak" hartzeko eskatu die ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 17a, 22:41

Atzo Parisen izandako "gertaeren modukoek euskal jendartean zalantza, ziurgabetasuna eta etsipena" sortzen dituztela aitortu du ezker abertzaleak gaur 19:30ak aldera ateratako oharrean, besteak beste, Berria.info agerkariak zabaldu duenez. Oharraren arabera, "eragile guztiek, eta bereziki Euskadi Ta Askatasunak eta Espainiako eta Frantziako estatuek, prozesu demokratikoarekiko konpromiso argi eta zehatzak hartu behar dituzte". ETAri, halaber, eskatu dio erakunde armatuak berak urtarrilean argitaraturiko agirian azaldutako "prozesu demokratikoaren aldeko posizioa berresteko". Ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria adierazpenaren ondotik hartutako bidea berretsi du. "Konpromiso osoa" azaldu du. "Orain inoiz baino gehiago, eztabaidaren ostean martxan jarririko prozesu demokratikoa sendotu egin behar dugu; herri aktibazioan eta indar metaketan oinarrituriko eta soilik bide politiko eta demokratikoetatik eta inolako indarkeriarik gabe garatu behar den prozesua". Argazkian, otsailaren erdialdean egindako herrialde batzarretako bat / cc-by-sa Ezkerabertzalea.info.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun