Julian Iantziren hitzaldiak "arrakastatsutzat" jo ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 18a, 21:06

Getxo udalerriko gazteak euskara erabiltzera sentsibilizatzeko Julian Iantzik aste honetan udalerriko ikastetxe batzuetan eskainitako hitzaldietan izandako "arrakastak" bultzatuta horrelako ekimenekin jarraituko du Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuak. San Nikolas ikastolan, Azkorri ikastetxean eta Fadura eta Aixerrota institutuetan 300 bat gazte izan ziren asteartean eta asteazkenean “El conquistador del fin del mundo” delako telebista saioko aurkezle ezagunak eskainitako bost solasaldietan. Udalaren arabera, "giro ezin hobea" izan zen saioetan. Ikastetxeek ere ekimenaren balorazio positiboa egin dute eta euskararen erabilera bultzatzeko ezaugarri hauetako jarduera gehiago antolatzea eskatu diote Udalari, gazteen artean erreferente izan daitezkeen pertsonekin. Argazkian, Julian Iantzi martxoaren 6an Eibarko Armeria Eskolan emandako hitzaldian / cc-by-nc-sa Armerixa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun