Herrizaingo Sailak debekua ezarri arren, gaurko deialdiak berretsiak zituen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Jon Anzaren erailketa salatu zein errepresioa eta gerra zikina amaitzeko eskatzeko asmoz. Besteak beste, Algortan, Telletxen jarrita zeukaten hitzordua, arratsaldeko 7etan. Ordurako, Ertzaintzaren furgoneta eta auto bana zebiltzan inguruan. Batzokiaren inguruetan, berriz, beste furgoneta bat zegoen. Bada, Telletxen bildutakoek, Etxeratek egunero deitzen duen elkarretaratzearekin bat egitea erabaki dute. Gauzak horrela, 70 bat lagun aldarrikatu dituzte euskal preso politikoen eskubideak, uniformedun poliziek bertatik alde egin dutela. Altzagan, metro geltoki ondoan, lasai asko egin dute kontzentrazioa 30 herritar inguruk. Bitartean, Itzubaltzeta / Romon, uneoro ertzainak izan dituzte atzetik, kalerik kale, manifestazioa egin duten 80 bat pertsonek. Larriena Sopelan gertatu da: udaletxe aurrean 50 gizon-emakume inguru bilduta zeudela, parkarta eraman dute poliziek, horri eusten ari ziren lagunak identifikatu ostean. Argazkian, gaurko protestak deitzen zituen AAMren kartela / publicdomain
Etengabe.