UKTESTeko oharra:
Txalapartari!
Azkenengo asteetan Uribe kostatik irten den ideia baten inguruan bueltaka ibili gara, intentzioa txalapartarien edota gure instrumentua maite dutenen arteko bilkura egitea. Egun honetarako planteamendua nahiko xumea dirudi; Sagardotegi batera joan eta guztion artean parranda polita egitea!
Helburuak: guztion artean elkar ezagutzea, sarea egitea, jende ezberdinarekin joaldi berriak egitea, parranda, euskalkiak nahastea eta sortu daitezkeenak...
Topagunea eta eguna: Txalaparta ardatza izanik pentsatu dugu, onena litzatekeela instrumentuaren hastapenetara bueltatzea (nahiz eta misterioa izan, teoriarik onartuena da), beraz ondo legoke Txotx!-aren inguruan biltzea.
Zumaian, Txindurri Sagardotegia dago eskaintza berezi batekin, bertan lo gelditzeko aukerarekin. Begi onez ikusi dugu lasai ibiltzearena jakinda bertan lo egin dezakegula. Ez dakigu zenbat pertsona gelditzeko kapazitatea daukan baino dana adostea izango zen. Pasadan astean eman ziguten aurrekontua, prezio berezian; 55 euro gehi BEZa pertsona bakoitza, prezio honetan sartzen da gaueko afaria, ohea eta gosaria.
Benetan zaila da guztiontzat posiblea den eguna lotzea, izan ere Txindurri hutsik egon behar da ere. Momentuz libre dagoen eguna apirilaren 10a da. Ontzat ematen dugu printzipioz.
Bertan egin dezakegun plana erabat irekita dago ikusten duzunez, proposamenak, ideiak etab.. behar ditugu ideia honi forma emateko eta guztion artean bada, askoz hobe. Gaur ez dakigu zenbat egon gaitezken prest eta laster konfirmatu beharko dugu, bazatoz?
Gogotsu bazagoz zerrendan apuntatu, e-maila berbidali eta ahal den neurrian deia luzatu egurzale guztiei.
On izan denei eta bitartean egurrei sua!