Udalbatzak onartuta, mila euro bideratu du Sopelako Udalak iragan urtarrilaren 12an Haitin izandako lurrikara dela-eta larrialdi diru-laguntza emateko. Sopelako diru-laguntza hori, EAEko gainontzeko euskal udalerriekin batera, EUDELek sortutako udal laguntza funtsaren bitartez bideratu da. Halaber, EUDELek Euskadiko Gurutze Gorriari eman dio 138.869 euro batu duen funtsa. Diru hori giza jarduera desberdinak bilduko dituen programarako erabiliko da. Gehien bat, uraren banatze eta larrialdirako produktuetarako. Kontutan hartu behar da, lurrikarak eragindako suntsipenak egoera eskasean utzi duela herrialdeak zuen azpiegitura osoa. Ondorioz, ur edangarri sistemek kalte handiak jaso dituzte, baita elektrizitate, garraiobide eta komunikabideek. Argazkian, ume bat Port-au-Prince-ko errefuxiatu eremu batean / cc-by-nc-nd Adriana Zehbrauskas - Polaris eta
Save The Children.