Herrietako ordezkariek goizeko 9:30etarako bertaratu beharko dute Segurako plazan kokatuko den karpara. Eskualdeko bikoteren batek Euskal Herriko txapela etxera ekartzekotan, garai ikurra, 3.000 euro esku dirutan eta 4 lagunentzako nazioarteko bidaia ere irabaziko dute. Bigarrenek garai ikurra, 1.500 euro esku dirutan eta Kanariar irletarako 2 lagunentzako bidaia eskuratuko dituzte. Hirugarrenek, berriz, 500 euro esku dirutan eta Lesakako Atxaspi hotelean asteburuko egonaldiaz gozatu ahal izango dute. Laugarren bikoteak 500 euro esku dirutan eta AEKn euskaraz ikasteko urte osoko bi matrikula eskuratuko ditu. Bosgarren eta 16. sailkatutakoek hainbat opari jasoko dute. Bestalde, herrialde maila sariak ere egongo dira.
Euskal Herriko II Mus Txapelketa Orreaga eta Iparra-Hegoa elkarteek eta Bai Euskal Herriari ekimenak antolatu dute. Besteak beste, AEK, "Berria", "Gara", "Deia" eta Info7 irratiak laguntzen dute.