Independentistak sare ekimenak hainbat eskaera egin dizkie independentzia zaleak diren herritarrei. Alde batetik, apirilaren 4an Irun eta Hendaia artean burutuko den Aberri Eguneko ekitaldiei begira, auzolana sustatu eta independentisten sarea handitu nahi dute. Izan ere, pentsaera eta ikusmolde askotako independentisten arteko "besarkadaren Aberri Eguna" gisa definitu du Zelai Nikolas eledun algortarrak. Hori posible egiteko, asteartean "19:30ean herri guztietako udaletxeetan elkartu eta Aberri Eguneko kartelak zabaltzera dei egiten dizuegu. Dagoeneko boluntario mordoa dugu, baina gehiago behar ditugu", Independentistek zabaldu dutenez. Era berean, propaganda.independentistak@gmail.com posta elektronikora idatz dezake asteartean agertzerik ez duenak. Argazkian, Independentistak mugimenduaren aurkezpena / © Independentistak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!