Nik irakurri nahiko nuke halako albistea "Getxoberri"n: Udalak ziurtatzen du Gobela ibaiko arroa egokitzeko proiektu osoa egin arte ez duela Zubiletan eraikiko, ezta uholde arriskuan dauden zonaldeetan eraikitzen utziko... Eta oraindik aurrera, zerbait eraiki baino lehenago, Getxon dagoeneko bizi diren hiritarren ongizatea bermatuko lukeela, eta ez litzatekeela sartuko proiektu erraldoietan horiek ez balira onak getxoztar guztientzako eta ez inoren aintza goraipatzeko... Baina, tamalez, berehala errealitatera itzuli nintzen benetako azken "Getxoberri" ikustean, beti bezala, goitik beherako komunikazio instituzionala baino ez, eskerrak komunikazio horizontala bermatzeko beste komunikabideak ditugula: Koska Irratia edo Ukberri kasu.
Arantza Gutierrez Pazek pasa den ostiralean gobelaibaiakonpondu.blogspot.com bitakoran argitaratutako artikulua
[©