Arte Ederretako ikasleen asanbladak zabaldutako oharra:
Arte Ederretako ikasleok Bolognak dakarren plan berriaren inposaketaren aurrean, ezezko bortitza adierazi nahi dugu. Inposaketa bat den momentutik, badakigu zer dakarren horrek: gure iritzia eta beharrizanak alde batera utzi eta soilik beraien interesetara bideratzea plan hau. Horretaz gain, hezkuntza globalizatu bat ezartzeko helburua duen plan berri honek, hezkuntzaren pribatizazioa du ondorio nagusi, honetarako eredu yankia eredutzat harturik.
Etorkizunean honen ondorio nagusi besteak beste, kredituen garestitzea, hautazkoen murrizketa eta gure ikasketak ordu ez presentzialetara bideratzea izango dira, horrek dakarren guztiarekin. Saldu nahi diguten plan berri honek, gure ikasketen merkantilizazioa besterik ez dakar. Hori izanik helburu bakarra guk ikasi nahi dugunari garrantzia eman beharrean,gure ikasketak lan munduari begira baino ez dizkigute bideratzen.
Beraiek eskaintzen diguten desinformazioak gure mesfidantza elikatzen du. honengatik guztiagatik eta jakinda gauza batzuk bidean uzten ditugula, egungo eta etorkizuneko ikasketa ereduaren aurka agertzen gara.