Getxoko EAJk jakinarazi duenez, udalerriko hiru uri batzordeek (Algorta, Getxo eta Ondarreta) "aho batez" erabaki dute
Imanol Landa egungo alkatea 2011 udal hauteskundeetarako hautagaia izatea, "alkateak berak zabaldu duen udalerriaren berriztatze eta indarberritzeko prozesuan apustua azpimarratuz". Jelkideen arabera, bi dira Landa "jeltzaleen apustua" izateko arrazoiak: "azkeneko hiru urteotan Getxoko Udalaren arduradun nagusi moduan erakutsi duen kudeaketa eta Udalbatzan aurretiaz izandako arduren esperientzia", aipatu dutenez. Urtarril bukaeran eusko legebiltzarkide izateko aukera sortu zitzaion tokiko agintariari, baina
"XXI. mendeko Getxoren alde" egitea (espainolez) erabaki zuen alkate getxoztarrak. Orain egun gutxi, alkate diren Eneko Arruebarrena eta Joseba Goikouria ere Leioa zein Erandiorako hautagaiak izatea erabaki du EAJk. Argazkian, Imanol Landa.