Salsidu inguruan uholdeen arriskua murrizteko aurrera eramaten ari den lanak direla eta, Izaro, Zubilleta, Kuskuburu, Lañomendi eta Kurtxagane kaleetan zirkulazioa berrantolatu du
Getxoko Udalak. Orain, norabide bakarrekoa da Kuskuburu kalea eta lorategiaren aldean autoak ilaran aparkatzeko gunea egokitu dute. Gauza bera gertatu da Izaro (Kuskuburu eta Zubilleta kaleen artean, eskuma aldeko ilarako aparkalekua zeharkakora pasatuz) eta Zubilleta kaleekin (Izaro eta Salsidu artean). Aste batzuk barru hasiko den bigarren fasean (horren berri emango da) Salsiduko zubia zirkulazioari itxiko zaio, hori lurrera botatzeko. Orduan, Zubilleta kalea bi norabidekoa izango da, Izaro eta Aldapa artean, ilarako aparkalekua desagerraraziz. Bestalde, gaur arte egongo da itxita Leioa Etorbideko zubia, Uraren Euskal Agentziaren proiektuan jasotako premiazko lanak direla eta, lurran egingo diren laginak tarteko. Hurrengo bi egunetan, hilaren 24an eta 25ean, Jolasetako zubia itxiko zaio trafikoari. Lan hauek eragin ditzaketen trabengatik barkamenak eskatu ditu Udalak. Argazkian, aste batzuk barru hasiko den bigarren fasean Salsiduko zubia zirkulazioari itxiko zaio, hori lurrera botatzeko.