Arratoien aurkako kanpaina egiten dabil Getxoko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 23a, 19:19

Getxoko Udala karraskarien aurkako kanpaina egiten ari da egunotan, udalerriko hainbat gune eta auzoetan. Urtean egin ohi diren hiru kanpainetako bat da, zehaztu dutenez. Tokiko erakundeak informazio-kartelak ipini ditu kanpainak eragina duen auzoetako atalondoetan. Afixetan, arratoi kopurua handitu ez dadin oinarrizko hiru aholku jasotzen dira: kaleko animaliei (katuak, hegaztiak...) jatekorik ez ematea; zarama 20:00ak eta 22:00ak artean uztea zakarrontzietan; eta paperontziak erabiltzea. Argazkian, arratoi bat hilik kale kantoi batean / cc-by-sa Daniel Julia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun