Xabier De la Maza gorliztarra Sototik atera eta beste espetxe batera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 23a, 19:50
Xabier de la Maza Peña Gorlizko euskal preso politiko gaztearen etxekoek Soto del Realera (Madril, Espainia) bisita egitera joan zirenean, bertako funtzionarioek esan zieten asteburuan bertan atera zutela Sototik, ustez Alacantera eramateko, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak zabaldu duenez. Dena dela, oraindik ez dute beste berririk izan eta, horretara, ez dakite zehazki une honetan Xabi non dagoen ere. Mutil gorliztarra abenduaren 18an atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak, bere etxetik gertu zela, Segi "erakunde terroristako kide" izatea egotzita. Argazkian, De la Mazaren omenez, Plentzian jarritako pankarta / © Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun