Independentistek Aberri Egunera deitu dute Getxoko udaletxe aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 23a, 23:38

Independentistak sare ekimenak egindako deialdiari erantzunez, Getxo udalerriko txoko ezberdinetatik etorritako 30 bat gizon-emakumek egin dute elkarretaratzea, Negurin, udaletxe aurrean. Euskal Herri osoan bezala, eskualdeko gainontzeko herrietan ere deituak zeuden kontzentrazioak, apirilaren 4an Irun eta Hendaia artean egingo den Aberri Egunera deitzeko asmoz; "besarkadaren Aberri Eguna", Independentistek adierazitakoaren arabera. Getxo udalerrian deitutako bateratzean izan dira, besteak beste, aurreko agintaldian EAko zinegotzi izandako Fernando Burzako eta Mariespe Fuertes ezker abertzaleko hautetsia. Argazkian, gaurko elkarretaratzea Getxoko udaletxe aurrean. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun