Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzietako ikasleek atzo zabaldutako adierazpena eta egitaraua:
Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko ikasleok aldaketa ugari ikusi ditugu urte gutxiren buruan: hainbat eta hainbat ikasgaien desagerpena, bideokamera kopuruaren bikoizketa, kritikotasuna lantzen laguntzen zuten edukien murrizketa, segurtasun pribatuen presentziaren areagotzea, eredu geroz eta produktiboago baten inposizioa... aldaketak, zein baino zein gordinagoak, zein baino zein inposatzaileagoak. Guztiak beti ere, ikasleok, nahi genukeen unibertsitate eredutik are urrunago ipintzen gaituztenak. Ikasleon nahi eta eskakizunen aurrean enpresen mesedetan soilik jarduten duten errektore, dekano, ikasle eta abar luze baten jarrera "pasotista" ikusita, GKZtako ikasleok erantzutea erabaki dugu, ukabila estu, mahi gainean kolpea eman eta “nahikoa da!” esan dugu.
Testuinguru honetan, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultateko asanblada batu zen eta lehenik eta behin adierazpen bat bidali genuen Dekanotzara, bertan, gure eskakizunen artean, gune aske eta autogestionatu baten beharra azpimarratu genuen. Dekanotzak kasu zipitzik egin ez eta, gainera, asanbladaren zilegitasuna gutxietsi zuen. Hargatik, sinadura bilketa bati ekin genion, hiru egunen buruan, 400 sinadura baino gehiago lortu genituelarik, horra hor ikasleriaren erantzuna. Sinadurek ez zuten erantzunik jaso, eta eguneroko ogia dugun egoera hau aldatze asmoz, Dekanotzako eraikinera joatea erabaki dugu. Itxialdietan gaude, dekanotzaren ate parean erantzun bat jasotze asmoz. Bitartean baina ez gara geldirik egongo, geuk nahi dugun unibertsitatea eraikitzen hasi gera, ekintzen bidez frogatuz gauzagarriak direla geure proiektuak, utopikoak, gazteak, irudimentsuak... izan arren.
Dekanotzan sartu gera gaurko egunean, berrogei bat pertsona, goizeko 11:00ean. Jarrera oldarkorra besterik ez dugu aurkitu bertan, lau pertsona segurtasun indar pribatuetakoak ateak itxiaz, porra agerian zutela eta dekanoaren ezezko harekin hitzordu bat finkatu edota momentuan solasean aritzeko garaian. Izandako jarreraren argazkia guztiz adierazgarria, ezta?
Horren aurrean baina, asanbladako kideok gure egitarauarekin aurrera jarraitzea erabaki dugu, aurreko egunean Arte Ederretako Asanbladako lagunek hasitako bidea eginez. Geurea dena enpresa eta multinazionalen morroi diren dekano, errektore, hezkuntza kide inposatzaileri ebatsi eta, berriz ere, gure eginez.
Martxoaren 23an
08.00 Asanblada
09.00 Klase jira
11.00 Batukada; denak dekanotzara!
12.00 Asanblada; nondik gatoz, programaren aurkezpena eta etorkizunerako perspektibak.
12.40 Ezagutza jolasak
13.30 Bazkaria
15.00 tour turistikoa; Ezagutu zeuk ordaindutako dekanotza
17.30 Hitzaldia: Drogak eta mugimendu sozialak
19.00 Asanblada
20.00 Afaria
21.00 Bideo emanaldia + eztabaida
Martxoaren 24an
08.00 Kontra-bertso gosaria
09.00 Pregoi informatiboa (campuseko berriak, berri nazional eta internazionalak...)
10.00 Esnatze jolasak
10.30 Hitzaldia: Autonomia eta Euskal Herria kontinentaleko egoera.
12.30 Bologna prozesua Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako borrokak.
13.30 Bazkaria
15.00 Tailerrak
- Birziklapenak
-Txalaparta
-Musika
-Hezkidetza
17.30 Bideo emanaldia + eztabaida
20.30 Afaria
21.30 Asanblada
22.00 Sextabaida