Athleticzale italiarrak Erandion batuko dira larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 24a, 10:06

Italia, Korsika, Vaticano, San Marino eta Esloveniako kostaldeko Athelticzaleak batzen dituen Italiako Lehoiak Taldea Erandion izango da larunbat honetan. Izan ere, taldeak aurten beteko du hamargarren urteurrena eta ospakizunen artean kokatu dute igandean jokatuko den Athletic-Racing partida zuzenean San Mamesen jarraitzea. Aurretik, larunbatean, herri bazkaria egingo dute Athleticeko hainbat zale talderekin eta jarraitzailerekin. Aipatu bazkaria Erandion egingo dute, Montenegro jatetxean, eguerdiko 13:30etik aurrera. Simone Bertelegni, Lodovico Monoli, Giacomo Nicola eta Matteo Vitolo 2000ko abuztuaren 28an sortu zuten Athleticzaleen elkartea. Taldeak Athletic sostengatzeaz gain, Euskal Herriko kultura eta ohiturak zabaltzea ditu xede. Egoitza Godiasco herrian daukate, Lombardiako Pavia lurraldean, Italiako iparraldean. Argazkia: © Athletic Club.

Simone Bertelegni zurigorrien presidentea zenak "L'ultimo baluardo: il calcio schietto dell'Atheltic Bilbao" ("Azken gotorlekua: Bilboko Athleticen futbol leiala") liburua argitaratu zuen.

Bestalde, Italiako Lehoiak Taldearen estatutuen arabera, "tifosi" gisa edota taldearen izenean 1975etik aurreragoko ETA sostengatzea, batez ere Euskal Herrian, taldetik botatzeko arrazoia da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun