Gure udalerriak etxebizitza babestua gogor sustatzea du ezaugarri; hori dela-eta, aipatu etxebizitzak ez dira azkenak izango, eta gehiago jarriko dira abian. Espero dugu ekimen berriak aurkeztu ahal izatea epe laburrean.
Bigarrena, solidaritatearekin zerikusia duten ekintzekin lotuta dago. Hartzaileak, alde batetik Txileko lurrikaragatiko kaltetuak izango dira, eta bestetik, Leioako elkarte bat. Elkarte horrek 30 urte darama desgaitasun intelektuala dutenekin lanean, arduratzen eta laguntzen, haiei bizitza ahalik eta normalen egiten saiatzen. Bi ekimen horiek ohore egiten diote “lokaletik globalera” arauari.
Hori da helburua, hiria egiten jarraitu. Pertsonentzat.
Eneko Arruebarrena Leioako alkateak atzo Leioa.net udal webgunean argitaratutako artikulua