Juan Luis Ibarra sopeloztarra izendatu dute EAEko Auzitegi Nagusiko presidente

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 24a, 16:33

EAEko Auzitegi Nagusiko presidente berria erabaki du gaur Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ). Juan Luis Ibarra Robles sopeloztarra izango da, auzitegi horretan Administrazio Aretoko presidentea dena 2003tik aurrera. Ibarra hirugarren bozketan 14 botoz aukeratu dute, aurreko bietan Fernando Ruiz Piñeiro ordezkatzeko hautagaiek babes nahikorik bildu ez zutela. Juan Mateo Aiala, sei botorekin eta Jaime Tapia, boto bat ere ez duena jaso, ziren beste bi hautagaiak. Bozketan boto zuri bat ere egon da. Tartean, Ruiz Piñeiro urte batez aritu da jarduneko presidente gisa. Ibarrak 52 urte ditu, Zuzenbidean doktore eta unibertsitate irakaslea da eta ezaguna da, besteak beste, Demokraziarako Epaileak elkartearen sortzaileetako bat izateagatik, 1998an alde egin bazuen ere. Era berean, 1992an "Ya no me callo" lelopeko kanpaina bideratu zuen, ETAren aurka, Giza Eskubideen Aldeko Elkartearen presidentetzatik. Hurrengo urtean Espainiako Justizia Ministerioko idazkari izendatu zuen Juan Alberto Belloch-ek. Nazio Batuen Erakundean eta Europako Batasunean ere jardun du. Argazkian, Margarita Uria jelkide algortarra izan da bozketan parte hartu duen kideetako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun