Unai Brea Gonzalez Sopelan bizi den kazetari berangoztarrak CAF-Elhuyar XVI. Saria jaso zuen pasa den ostegunean Usurbilen.
Elhuyarrek zabaldu duenez, Zientzia-kazetaritza arloko 2009ko lanik onena jo zuten Break "Argia" astekarian argitaratutako "
Adimen artifiziala: iritsiko dira gure parera?" erreportajea. Unai Brearekin batera, Leyre Echeazarra eta Itziar Tuerosek irabazi dute saria, dibulgazio-artikulu orokorren eta doktore-tesi batean oinarritutako dibulgazio-artikuluen ataletan. Epaimahaikideek hiru ezaugarri nabarmendu zituzten Break aurkeztutako lanean: "artikuluaren erakargarritasuna, publiko orokorrari irakurterraza eta atsegina egitea, eta edukiak maila zientifiko egokia edukitzea". Kimika ikasketak dituela, besteak beste honako komunikabideetan jardun du Unai Break: "7 baietz!", "Euskaldunon Egunkaria", "UK" eta egun lan egiten duen "
Argia". UKBERRI.NETen ere hainbat iritzi artikulu idatzi du.
Euskadi Irratiko "Norteko Ferrokarrilla" saioari Break gaur eskainitako
elkarrizketa zabala hemen entzun daiteke (mp3). Argazkia: © Argia.