Lan istripu hori "ekidin zitekeela" salatu zuten atzo sindikatuek. CCOOren ustez, segurtasun neurriak "zorrotz" jarraitzen zirela ez zen zaintzen eta "balekoa" zen haien betekizuna. ELAk "Bizkaian errepide mozketetarako jardun protokoloa ez da zehaztu ezta txertatu ere" gogoratu zuen.
Euzko Gaztediren dolumina
Leioako gazteria jeltzaleak honako testua kaleratu du bi auzokideen heriotzaren aurrean: "Leioako EGIk bi heriotzen mina oso hurbiletik sentitu izan du, Pedro María Parola Ducar eta José Alberto Ayo Artecheren familiari zein lagunei doluminik zintzoenak adierazi nahi dizkiegu. Leioako bi herritar joan zaizkigu lan istripuan. Gaur, haien irudia eta ibilbidea gogoratzeko astirik baino ez daukagu. Goian beude".