"Earthlings" dokumentalarekin amaituko dira gaur Sopelako Jardunaldi Animalistak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 25a, 13:19

Gaur iluntzeko 19:30ean, "Earthlings" (terrikolak) izeneko dokumentala proiektatuko da Plaza Beltza herri liburutegian, Larrabasterrako Akilino Arriola kalean. Filmaren xedea "gizakiak beste espezientzat Lurrean sortu duen infernuan barneratzea da: abeltzaintza intentsiboa, bibisekzioa, larru-industria", Accion Animalista elkarte antolatzailearen arabera. Izan ere, elkarte horrek antolatutako Jardunaldi Animalistak itxiko ditu aipatu bideo-forumak. Bestalde, Plaza Beltza kultur elkarteak gogoratu du bertako "dinamiketan parte hartu nahi baduzu, uste baduzu material interesgarriren bat falta dela lokalean, edota, zer edo zer antolatu nahi baduzu", haiekin hitz egitea besterik ez dela egin behar. Astelehenetik ostiralera dago irekita kultur zentroa, 17:30etatik 20:30etara bertako kideak daudela. Argazkian, dokumentalaren fotograma bat.

"Earthlings" filmaren aurrerakina:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun