83 urteko atso bat hil da Getxon auto batek harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 25a, 15:30

Getxoko 83 urteko emakume bat, F.Z.U. inizialak zituena, atzo zendu zen Getxon bertan auto batek harrapatu ostean. Getxoko Udaltzaingoak "El Correo Español" egunkariari adierazi dionez, gertaera Torrebarria estratan jazo zen, arratsaldeko 4:30ak aldera. Ordu horretan, auto batek atsoa harrapatu zuen, oraindik ezezagunak diren arrazoiak direla medio. Istripuak zauri larriak sorrarazi zizkion emakumeari eta heriotza ere eragin zion, tokiko Poliziak azaldu bezala. Orain, kasua ikertzen dabil Getxoko Udaltzaingoko Atestatu Unitatea, istripuan egon litezkeen erantzukizunak argitu aldera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun