Fermin Etxegoien idazlea hartuko du iluntzean Uribe Kostako irakurzaleen txokoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 25a, 16:03

Fermin Etxegoien artikulugile, idazle eta irrati esatari oñatiarra izango da gaur iluntzean Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Idazle gipuzkoarrak iaz argitaratutako "Autokarabana" eleberriaz solasean ariko da eskualdeko literaturzaleekin, Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak jakinarazi duenez. Ekimena 20:00etatik aurrera izango da, ohi legez Algortako Aldai Patronatuan. Etxegoien Bilbon bizi da egun eta "Berria", "Euskadi Gaztea", "ETB" eta "Bilbo Hiria Irratia" hedabideekin lan egin du. "Autokarabana" bere bigarren lana da, 2004an argitaratu zuen "Neurona eta zeurona" saiakera libururen ostean. "Autokarabana"-n, kooperatiba batean lan egiten duen gizon dibortziatu, euskaldun eta arrunt baten istorioa kontatzen du, antiheroi bezala. Alaba bat dauka eta bigarren amodioarekin aurrera egitea ez zaio erraza egiten. Apirilerako, berriz, Payak itzulitako Anna Gavaldaren “Maite nuen” eleberriaz mintzatuko dira irakurleen txokokoak. Argazkian, otsailean Iñaki Friera getxoztarrak "Nireak egin du" eleberriaz mintzatu zen / cc-by Egizu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun