Sindikatuek gogor salatu dute atzo A-8 autobidean, Zaldibar parean, izandako istripua. Administrazio publikoek azpi-kontratatutako bi langile hil ziren, Jose Alberto Ayo eta Pedro Maria Parola leioaztarrak, furgoneta batek harrapatuta. Heriotza horiek salatzeko, astelehenean, martxoak 29, kontzentrazioa egingo dute Leioan. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Bulebarrean. Bitartean, ELAk nabarmendu duenez, "Diputazioari dagozkion lanak egiten ari ziren, azpi-kontratatuta egon arren". "Diputazioan azpi-kontratazioak ohikoak dira eta gu horren kontra gaude, izan ere, baldintza prekarioak dira eta beharginek lan-karga handiegiak dituzte eta horrek istripuak errazten ditu", erantsi dute. Argazkian, otsailaren 16an Julio R. P.-ren heriotza salatu zuen LABek Sopelan / © Sopela.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!