Aipatu arau-hauste larriak dakarren isuna anitza izan daiteke: txosna bat ipini edo erabiltzeko hiru urte arteko debekua, isun ekonomikoa eta bestelako "neurri osagarri batzuk" ere bildu ditzakeena.
Imanol Landa alkateak gogoratu du ordenantza proposamen hori EUDELen Batzorde Betearazlean adostu zutela, pasa den martxoaren 11ean. Halaber, herenegun, hilak 23, egin zen Bizkaiko Lurralde Batzorde Betearazlearen saioan ere eman zen ezagutzera. Izan ere, Eusko Legebiltzarrak onartutako "Terrorismoaren Biktimen Aitortza eta Ordaintza ekainaren 19ko 2008/4ko Legearen 4. artikuluan xedatutakoa adostasunean garatzeko EUDELen borondateari" erantzuten dio, Landaren arabera.
Erabaki horren bitartez, Imanol Landa alkateak adierazi du "EUDELen, non Euskadiko alderdi nagusiak agintzen dituzten udalak ordezkatuta dauden, lortutako adostasunarekin bat egiten dugula eta, hartara, Getxok Legebiltzarrean onartutako Terrorismoaren Biktimen Aitortza eta Ordaintzarako Lege horretan xedatutakoari erantzuten dio".