Pasa den astean, Deustuko jaietan, Ertzaintzak Leioako hainbat gazteren aurka oldartu zela salatu du Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Errepresioaren aurkako mugimenduak UKBERRI.NETi adierazi dionez, martxoaren 19an, ostirala, goizeko 5:15ak aldera txosnagunetik etxera zihoazen Leioako hainbat gazteri makina bat borra-kolpe eman zieten poliziek, "inolako probokaziorik gabe eta aurretik azalpenik eman gabe, mehatxuak izan ezik". Gau horretako razzian lau atxilotu hartu zuten poliziek, tartean
Itzubaltzetako emakume gazte bat. Borrak ezezik, gomazko pilotak eta debekatuta dauden borra luzagarriak erabili zituzten operazioan parte hartu zuten 30 ertzain baino gehiagok. Herrizaingo Sailaren bertsio ofizialaren arabera, "liskarra" hasi zen talde "erradikal" batek ertzainak iraintzeari ekin zionean, "zipaioak" deituz. Argazkian, gazte batek jasotako borra-kolpea / cc-by-sa-nc Leioako AAM.