Argenis Mesaren zuzendaritzapean ondoko aktoreak arituko dira: Veronica Diez, Ivan M.C., Azucena Molina, Izaskun Fernandez, Pilar Embid eta Patxi Ituarte. Lan horrek konpainia onenari eta zuzendaritza onenari sariak jaso ditu “Viaje al Parnaso” sarien (Argamasilla de Alba) laugarren edizioan. Periplo Teatrok 2005 urtearen bukaera aldera gorpuztu zuten, Getxoko Antzerki Eskolan. Interpretazio munduan sakonago barneratzeko ekimena jarri zuen abian ikasle talde batek. “Periplecturas” obrarekin egin zuten debuta, Javier Liñera eta Aitor Perez irakasleen zuzendaritzapean. Ondoren etorri zen Laila Ripollen “La Ciudad Sitiada”.
Argumentua
Hil. Ohiko unibertsoa zuri-beltzean, film zahar baten moduan siesta garaian. Normaltasuna. Arrunkeria. Ohikeria. Argiak, attrezzo eta jantziek atmosfera nekatu batean lagun ditugu, atmosfera lodi, urduri, deseroso, grisa. Argi zirkulu batean nabarmentzen diren amaierak, azken unearen edertasunak bakarrik garrantzia izango balu bezala.
Edo ez. Bizitza tanta bat, desberdintasun susmoa, erritmo arina, bizitzak tarteka gorri-odola koloreko begi-keinua egiten digu, gorri-bizitza, gorri-taupada. Musika suspergarria hondoan, nahasten gaituen musika, pistak ematen dizkiguna, deseroso mugiarazten gaituena, heriotza kanpaiak dakartza gogora eta behar bada, nonbait, bihotz bat taupadaka hasi da berriz ere.