Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketen 18. edizioa nork irabaziko duen gaur arratsaldeko 7etatik aurrera argituko da, Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den finalaren baitan. Bertan, Ipar Uribe eskualde handiaren izenpean Leioa eta Algortako bertsolariak lehiatuko dira. Iaz bezala, areriotzat Lea Artibai eskualdeko bertsolari gazteak izango dituzte. Bosna aldiz eraman dute saria, iaz uribekostarrak nagusitu zirela. 18 urte bitartekoen multzoan, Peio Arondo, Inazio Vidal eta Imanol Uria izango dira, iazko finalean bezala. 19 eta 24 urte bitartekoen artean, berriz, Beñat Vidal, Peru Vidal eta Itxaso Payak hartuko dute parte. Aurkariak, Nerea Ibarzabal, Josune Aramendi eta Elene Lejarzegi gaztetxoak eta Xabat Galletebeitia, Eneko Arrate eta Xabier Iturraspe gazteak izango dira. Argazkian, iazko finaleko parte hartzaileak eta antolatzaileak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!