Elkartasunaren Saria jaso zuen Erroman (1995), Vigon (1999) eta Sizilian (2000). Latinoamerikako Epaile Onenaren saria eman zioten 1999-2000ean, eta New Yorkeko American PENek begirunea adierazi zion 2006an. Egun, ekimen bat abian da Europako Parlamentuak Sajarov Saria eman diezaion, berari eta frankismoaren biktimei batera.
Denetarik 60tik gora gorespen jaso ditu giza eskubideak defendatzeagatik, torturari aurre egiteagatik, solidario izateagatik, injustiziaren aurka jarduteagatik. Alde ditu Torturaren Aurkako Mundu Erakundea, Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioa eta Human Rights Watch.
Eta beraren biki den honi (egun eta urte berean jaiotakoak baikara) zaila egiten zaio nazioartean azaltzea nor den Garzon euskaldunontzat.
Laura Mintegi idazle algortarrak atzo "Gara" egunkarian argitaratutako artikulua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.