Dagoeneko sinatu dute hitzarmena EHUk eta Herrizaingo Sailak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 26a, 16:51

Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreari Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailarekin "lankidetza" hitzarmena sina ez zezala eskatuz ibili dira, orain gutxira arte (Gara.net, espainolez) unibertsitateko hainbat eragile. Entzungor eginez, akordioa otsailaren 15ean sinatu zutela jakinarazi du gaur Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, Eusko Legebiltzarreko saioan, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearen galdera bati erantzunda. Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldutakoaren arabera, Aresek ziurtatu du gaur egun "kendu" egiten dituztela jada "terrorismoa goratzen duten eta biktimentzat iraingarriak diren" kartelak, pintadak eta ikurrak. Dena dela, "bizkorragoak" izan behar dutela gaineratu du. Bestalde, Herrizaingo sailburuak "Eusko Jaurlaritzaren eta Ertzaintzaren konpromisoak zalantzan ez jartzeko" exijitu dio Maneirori. Bere aldetik, UPyDko legebitzarkideak deitoratu du akordioak ez duela "ia ezertarako" balio izan, EHUn ikur ugari agertzen ari baitira, "batik bat" Leioa eta Erandioko campusean. Argazkian, Ertzaintza Leioako campusean, aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun