Kantuak aitzaki Leioako euskaldunak batuko ditu iluntzean Berbalamiñek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 26a, 17:57

Berbalamiñe Leioako euskara taldeak herriko eta eskualdeko makina bat kultur, kirol, gazte, guraso, jai edo euskara talde batuko du iluntzean Kantu Afariaren bigarren edizioan. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Leioako kaleak hartuko dituzte, Xcaret tabernatik abiatuta, txikiteoa eta Taberna Ibiltariko musikariak bidelagun izango dituztela. Gaueko 10etan, berriz, Betiko Ikastolara igo eta bertan afari-legea zorrotz beteko dute. Afalostean, berriz, abestien ordua izango da. Bertan, talde bakoitzak oholtza gainera igo eta "kantatzen duen herria ez da inoiz hilko" leloari bere harri koxkorra ekarriko dio Taberna Ibiltarikoek lagunduta. Irudian, gaurko ekitaldiaren kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun