Bihar Itzubaltzetan batzera deitu dituzte Uribe Kosta eta Erandioko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 26a, 17:21

Larunbat honetan, martxoak 27, Itzubaltzeta gaztetxean ospatuko dute jaialdia (soinu deia entzun, mp3) Uribe Kostako Ikasle Abertzaleek. Ikastetxeko borrokak herrira hurbiltzeko asmoz, eta Euskal Eskola Nazionala irudikatze bidean, arratsalderako egitarau mardula prestatu dute. "Marraztu dezagun geroa!" lelopean, jaia alai eta koloretsu baten bidez emango diote hasiera, Aste Santua eta gero, ikastetxeetan zabalduko duten borroka faseri. Horrenbestez, 19:30etik aurrera ekitaldia egingo dute, dantza, txalaparta, hitzaldia (ikastetxe ezberdinetako borrokak azalduz eta azkenengo fasea irudikatuz) eta bukatzeko kanta izango direla. 20:00etan hasita, berriz, DAR, Aske eta Ovarios Varios taldeen kontzertuak izango dira, 3 euroren truke. Bitartean, unibertsitate mailan, mobilizazio eguna izan zen atzokoa. Besteak beste, Leioa eta Erandioko campusean, egun hauetan zehar itxialdietan egondako ikasleek elkarturik egin zuten manifestazioa, 150 bat ikasle bildu zirelarik campusean barrena, IAk adierazi duenez. Atzo bertan zabaldu zuen, prentsa ohar bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko urrats berria eman du gradu berrietako plazen mugak onartuz. Argazkian, martxoaren 12an Algortan egindako kontzentrazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun