Itsasoko laguntzako talde bat 14:00ak aldera Getxoko Aizkorri hondartzan itsasora jauzi den 16 urteko mutil bat bilatzen ari da, hainbat hedabidek Europa Press iturritzat hartuz zabaldu dutenez. Antza, gaztea txango batean parte hartzen zegoen begirale batekin eta beste gazte batekin. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaztea heziketa profesionaleko institutuak antolatutako txango batean zegoen eta hiru lagun uretara sartu dira. Dena den, horietako batek ez da itsas azalera atera. Mutila kostaldeko eremu batean desagertu da eta bere arrastoa 14:00ak aldera galdu dute. Gaztea bilatzeko lanek martxan jarraitzen dute eta Ertzaintzaren helikoptero bat, Guardia Zibilaren, Gurutze Gorriaren eta Itsasoko laguntzako ontziak ari dira bilaketa lanetan. Argazkian, Ertzaintzaren erreskate helikopteroa aurreko batean / © Herrizaingo Saila.