Hilero bezala, gaurko, martxoaren azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion bederatzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Bulebarrean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean; Urdulizen, BBVAren aurrean; eta Plentzian, zubiko "Pirulin". Hain zuzen ere, deialdi horrekin bat eginez, Algortako Telletxe plazan,
Xabier Galdeano gogoan izango dute. Bitartean, unibertsitate mailan, hileko azken asteazkenean egin ohi dituzte presoen aldeko mobilizazioak. Gauzak horrela, hilaren 31n, 11:30ean abiatuko dira manifestazioan, Leioa eta Erandioko campuseko kafetegitik,
euskal preso politikoen ikasteko eskubidea aldarrikatzeko asmoz. Argazkian, abenduaren 16an Leioako campusean egindako manifestazioa / cc-by Ikastekoeskubidea.info.