Urko futbol-zelaiaren zahar-berritzea sei hilabeteko epean burutuko da. Drainatze sistema berrituko da, osoki. Ur horiek estolderia sistema sarera bideratuko dira. Bestalde, ureztatze sistema automatikoa eta zelaia ereiteko era berria ezarriko dira.
Azkenik, bidegorri bat eraikiko da Barrikako udalerriarekin mugan dagoen Mendieta kaletik Olabide kalera arte. Lanen iraupena sei hilabetekoa izango da. Galtzada zabalduko da sastrakak kendu eta lurra egokitu ostean. Bidea asfaltatu eta margotuko da. Beharrezkoak diren seinaleak ere jarriko dira. Goiko linea elektrikoa kenduko da lurrazpian jartzeko eta urak berbideratuko dira.