Atzo, osteguna, zabaldu zuten Plentzian haur eskola berria. Zerbitzu hori disfrutatzen hasiko diren ume eta gurasoei zorionak eman arren, proiektua bera eta eraikuntza lanak "eztabaida ezberdinekin zipriztinduak" egon direla salatu du tokiko ezker abertzaleak. Dagoeneko 2009ko urrian "lanaren hasiera-epearen atzerapen nabaria, proiektuan herritarren parte hartze falta", eta E Planaren barruan egon arren, "Plentziako langile bat bera ere kontratatzea" egotzi zieten udal arduradunei, hau da, alkatea Isabel Zarauza dela, PPrekin batera gobernatzen duten Plentziako Independenteei. "Jasanezina da Udal Gobernuak herritarren aurrean mantentzen duen jarrera, bereziki Silvia Lopez de Gereñu alkateordeak, aurreko udal bilkuran herritarrak deskalifikatu zituenean; Plentzia Telebistatik eman duten bilkura honetan, xantaiagile eta gezurti bezala tratatzen dituenean", kritikatu du ezker abertzaleak. Argazkian, obretan bertan jarri dute pankarta "Plentziako langileak non dauden" galdetuz / © Plentziako ezker abertzalea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!