Apirilaren 12an emango dute "Egunkaria" auziaren epaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 26a, 20:47

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Lehen Sekzioak gaur jakinarazi duenez, heldu den apirilaren 12an emango du "Egunkaria" auziaren epaia. Egun horretan deitu ditu alde guztiak eta, printzipioz, epaiaren jakinarazpena ez da publikoa izango. Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaitu zituen Auzitegi Nazionalak, abenduan hasi eta otsailaren 1ean amaituta. Fiskalak nahiz defentsak absoluzioa eskatu zuten auzipetuentzat, "Egunkaria"k ETArekin loturarik izan ez zuela-eta, eta Dignidad y Justicia eta AVT elkarteek, berriz, 12 eta 14 urte arteko espetxe zigorrak. Argazkian, Xabier Oleaga erandioztarra abenduaren 19ko nazio manifestazioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun