Bonba abisu faltsu bat izan da Erandioko taberna batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 27a, 13:17

Erandioko taberna baten aurka bonba mehatxu faltsua egin duen gizonezkoa identifikatu omen du Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, bart 23:45ak aldera, gizonezko batek aipatu ez duten Erandioko taberna batean lehergailuz betetako motxila utzi eta gauerdian eztanda egingo zuela jakinarazi zion 112 larrialdietarako telefonoko beharginei. Gizonak hainbat bider deitu zuen horren berri emateko. Ertzaintzak ostalaritza lokala hustu eta miatu zuen, baina ez zuen inolako lehergailu edo objektu susmagarririk topatu eta aretoa berriro zabaldu zuten. Ondoren egindako ikerketen arabera, Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bati leporatu dio deiak egin izana eta bonba mehatxu faltsua egin izaneko delituagatik auziperatzeko eskatu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun